viernes, 29 de noviembre de 2019

MAGNET "Enpatia" - Azken saioa

Gaurkoan 4. eta azken saioa izan dugu "Gorputzaldiak - Enpatia" lantzen egon garena. Saio osoan zehar aurreko 3 saioetan ikusitakoaren laburpen bat egin dugu, bai beroketan zein ekintza nagusietan.

Azken ekintza moduan dantza baten prestaketa izan dugu. Ikasleei, nahi zuten moduan taldetan antolatuta, 15 minutu eman dizkiegu koreografia txiki bat prestatu ahal izateko. Ondoren, ikaskideen aurrean, prestatutako dantza burutu dute, eta... baita ondo burutu ere! 

Emaitza polita izan da. Hona hemen talde batzuek prestatutakoaren bideoak:








Asteko erronka - "Karratuak"

Kapaza izango zinake esaten zenbat karratu agertzen diren irudi honetan? Kontuz! Ematen duena baino gehiago daude!


OHARRA: Erronka hau zuzen erantzuteagatik 2 puntu eskuratuko dituzue

jueves, 28 de noviembre de 2019

Bikoteka irakurtzen

Gaurkoak, azaroaren 28an, "Irakurketa bikoteka" proiektuarekin hasi gara. Proiektu honetan, bikoteka jarrita, ikasleetako batek tutorearen papera beteko du eta bestea tutorizatu edo ikaslearena. Astebeteko epearekin, tutoreak irakurketa fitxa bat prestatuko du eta irakurketa egunean ikaslearekin landu beharko du. Modu honetan, sortu daitezken dudak eta trabak aurreikusita izango ditu, eta ikasleari erantzun zuzen eta aproposa eman ahal izango dio.

Hona hemen gaurko saioetako argazki batzuk. Espero dugu gustuko izatea eta ikasuturtean zehar gaurko saioan egon diren bezain ondo jarraitzea.












LH3koen kontakizuna

Aurrekoan LH4ko ikasleak etorri zitzaizkigun moduan, gaurkoan LH3ko ikasleak etorri zaizkigu kontakizuna egiten. Gaurkoan ez da Eguzkilorerik agertu, ezta pertsonaia mitologikorik. Gaurkoan ikasleek beraiek txoko txukunei buruz hitz egin digute. Hauek ere, aurrekoan bezala, urduri hasi dira, baina gero eta hobeto egiten jarraitu dute eta baita modu bikain batean amaitu ere. Eta zuek... ba al duzue txoko txukunik?


Ezkerretik eskumara: Evelyn, Adam, Fadia eta Gorka



Ezkerretik eskumara: Martina, Ilham eta Aymane

Europako ibaiak

Oraingo honetan Europako ibaiekin jolastuko duzue: klikatu irudiaren gainean eta Didactalia web orrialdeko beste jolas batetara eramango zaitue. Jolastu ezazue Europako ibaiak non kokatzen diren erabat jakin arte! Animo, baietz azkar ikasi!


martes, 26 de noviembre de 2019

Filma bat sortzen - Nire leku kuttuna

Gaurkoan beste saio batzuetan zehar egindako argazkiak dakarzkizuegu. Oraingo honetan "Nire leku kuttuna" bilatzen, grabatzen eta deskribatzen ibili dira gure ikasle eta zinegileak. Filma badoa martxa hartzen eta laster lehen emaitzak ikusteko aukera izango dituzte!



Eta gogoratu: filmaren inguruan argitaratzen ditugun post guztien berri izan nahi baduzu, sakatu "pelikula" estekaren gainean eta proiektu honen inguruko guztiak ikusi ahal izango dituzue.

viernes, 22 de noviembre de 2019

"Europa QUIZZ" jolasa

Europa politikoa ikasten ari ginela, klasean FLIPPITY plataformaz sortutako jolas hau erabili genuen taleka herrialdeen hiriburuak ezagutzen genituen konprobatzeko. Egia esan, hasiera batean pentsatutakoa baino askoz ere dibertigarriagoa suertatu zitzaigun, eta behin baino gehiagotan jolastu izan genuen. 

Eta orain, etxean ere jolastu ahal izango duzue! Klikatu irudiaren gainean eta jolasaren orrialdera eramango zaitue. Aldatu parte-hartzaile edota taldeen izenak eta hasi disfrutatzen!


Asteko erronka - "Zenbaki ezkutua"

Jakingo zenuke ondorengo eragiketaren erantzuna ematen?


Erronka hau asmatzeak 2 puntuko saria izango du.

OHARRA: 2 erantzun posible daude. Edozein kasutan, azalpena eman beharko duzue.

LH4koen kontakizuna

Gaurko egunean LH4A gelako 4 ikasle Eguzkiloreari buruzko kontakizuna azaltzera hurbildu zaizkigu, Hasiera batean nahiko urduri egon dira baina gero eta hobeto eta lasaiago hitz egiten hasi zaizkigu, eta amaieran ikaragarri disfrutatu dugu beraiek entzuten. Hona hemen bideoa:


Ezkerretik eskumara: Alejandra, Lydia, Enara eta Mikel

jueves, 21 de noviembre de 2019

Europako hiriburuak

Oraingo honetan Europako hiriburuekin jolastuko duzue: klikatu irudiaren gainean eta Didactalia web orrialdeko beste jolas batetara eramango zaitue. Jolastu ezazue Europako hiriburuan non kokatzen diren erabat jakin arte! Animo, baietz azkar ikasi!


Europako herrialdeak

Hemen duzue beste jolas bat Europako herrialdeak birpasatzen lagunduko dizuena. Didactalia web orrialdean ikasketetan lagunduko dizuten hainbat material digital aurkituko dituzue. Animo eta praktikatu, herrialde bakoitza non kokatuta dagoen ederto baino hobeto dakizuen arte! Klikatu irudiaren gainean eta horrek beste orrialde batera eramango zaituzte.


martes, 19 de noviembre de 2019

Txanela 1. unitateko proiektuak

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei abenturazko istorio bat idazteko eskatu diegu lehen unitatea amaitu ordurako. Hona hemen burututako lanak:



















viernes, 15 de noviembre de 2019

Asteko erronka - "899"


Europako hiriburuak

Jolas honen bitartez Europako herriealde batzuen hiriburuen izen batzuk ezagutuko . Modu honetan, azterketa eguna heldu orduko, primeran jakingo duzuenola idazten den Reykjavik edo Copenhage, esaterako. Animo eta ia zenbat denbora ematen duzun!



jueves, 14 de noviembre de 2019

Europako herrialdeak

Jolas honen bitartez herrialde bakoitza non kokatuta dagoen praktikatzen joan zaitezkete. Modu honetan, azterketa eguna heldu orduko, primeran jakingo duzue non kokatu behar den Kroazia, Belgika, Bielorrusia...

Filma bat sortzen - Ispiluekin jolastuz

Jakin badakizuenez, Barrutia ikastolako ikasle batzuek, MAGNET proiektuaren barruan gaudelarik, filma bat grabatzeko programan parte hartzen ari dira. Bideolari-gidoilari-kamaragizon-zinegile bi etortzen dira astero eta ordu batzuetan zehar elkar ezagutu eta irudi batzuk hartzen ibili izan dira.

Oraingo honetan ispiluekin jolasean aritu dira ikasleak eta zinegileak. Perspektibaren lanketan arituta, ikuspuntu desberdinak probatu dituzte eta baita argazkiak atera ere. Hona hemen momentu horretan zehar ateraetako argazkiak:



Eta gogoratu: filmaren inguruan argitaratzen ditugun post guztien berri izan nahi baduzu, sakatu "pelikula" estekaren gainean eta proiektu honen inguruko guztiak ikusi ahal izango dituzue.

viernes, 8 de noviembre de 2019

Asteko erronka - "Kenken"

Aste honetako erronka egin ahal izatek, lehenik eta behin KenKen batekin nola jolasten den jakin behar duzue. Horretarako ikusi ezazue hurrengo bideoa:


Bideoan agertzen den azalpena kontutan hartuta, saiatu orain hurrengo Kenkena betetzen. 


Lortuz gero, 5 puntu eskuratuko dituzue. Animo!

Europako Historia 10 minututan

Filma bat sortzen - Aurkezpena

Aurten, 2019-2020 ikasturte honetan, Barrutia Ikastolako ikasle, irakasle eta bere hezkuntza komunitatearen parte garen guztiok MAGNET izeneko proiektu batean parte hartzeko aukera izan dugu. 
Proiektuaren xedea familientzako erakargaria den kalitatezko hezkuntza proiektu baten eraketa da, ikasleen arrakasta akademikoan lagunduko diguna eta gure zonaldeko ikastetxe erreferente bihurtuko gaituena. Baina ibilbide hau ez dugu bakarrik egingo; luxuzko bazkide baten laguntza izango dugu: ARTIUM museoa.

Hau, egingo ditugun hainbat ekintzen arteko bat baino ez da izango, baina ikasleei ikaragarrizko ilusioa egin die eta beraien denbora libreari uko egiteko prest aurkeztu dira proiektu hau aurrera ateratzeko asmotan. Hori dela eta, ESKERRIK ASKO!

Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailetako ikasleek egin dute, gela bakoitzeko bikote bat. Gure kasuan Chiek (LH6A), Islane (LH6A), Jon (LH6B) eta Hiba (LH6B) izan dira parte hartzaileak.

Blog honetan, pixkanaka-pixkanaka pelikulak ematen dituen aurrerapausuen berri ematen joango gatzaizkizue. Adi egon "pelikula" esteka duten mezuei, bertan jarriko baitzaituztegu egiten diren aportazio berriekin egunean.

Momentuz, disfruta egizue lehen pausuekin egindako argazkiak ikusten. 

viernes, 1 de noviembre de 2019

Asteko erronka: "Kotxeko piezak"

Zein izango da azken eragiketaren emaitza?


OHARRA: Emaitza lortu ahal izateko, pieza bakoitzaren balioa kalkulatu beharko duzu.