miércoles, 29 de enero de 2020

LH5ekoen kontaketa

Aurreko baten bezala, gaurkoan LH5eko ikasleak etorri zaizkigu kontakizuna egiten. Ikasleek beraiek prestatutako ipuin bat kontatu digute. Hasiera baten urduri, baina gero eta hobeto egiten jarraitu dute eta baita modu bikain batean amaitu ere. Ipuinaren ostean, balearen inguruko informazioa eman digute, hauxe baita MAGNET proiektua lantzeko aukeratu duten animalia. Asko disfrutatu dugu zuen bisitarekin. Eskerrik asko!


martes, 28 de enero de 2020

Simetriekin jolasean

Plastikako orduan simetriekin lan egiten hasi gara. Apurka-apurka, maila errez batetatik abiatuta, zailtasun maila altuagoa duten irudiak marraztera helduko gara. Momentuz gehiago kontatu ezin dugun arren, bikoteka egindako proiektua izango da amaierako proiektua.

Baina dena ez da lana izango eta noizean behin, marraztearen plazer hutsagatik bada ere, ordenagailua erabili ahal izango duzue zuen kreazioak burutzeko.

Hona hemen simetria moduan marrazteko baliagarria izango zaizuen web orrialde bat: https://www.drawerings.com/

Sartu eta nabigatu, oso erreza eta intuitiboa baita bere erabilera. Askatasuna eman zuen irudimenari eta ia zer nolako arte lanak sortzeko kapazak zareten.


Zelula eukariotoak eta bere atalak

Zelula eukariotoak eta bere atalak azaltzen dizkigun bideo hau oso aproposa da. Gazteleraz dagoen arren, oso ondo ulertzen da eta baliagarri izango zaiguTxanelan lantzen ari garen gaian sakontzeko:

viernes, 24 de enero de 2020

MAGNET proiektua - Proiektuarrekin hasten

Gaurkoan bigarren hiruhilebete honetako lehen proiektuarekin hasi gara. Ikasmaila bakoitzak aukeratutako animaliaren inguruan Lap book bat sortu behar dugu. Hirugarren zikloko ikasgelei, gainera, Eskola 2.0 programaren barruan gaudenez ere, Lap book edo aurkezpen dijital baten artean aukeratzen utzi digute. Hau horrela, LH6ko bi ikasgeletan bi aukerak burutzea erabaki dugu: batzuek Lap booka sortuko dute eta beste batzuek aurkezpen dijitala.

Gaur lehen planifikazio eta zirriborroekin hasi gara. Ia zer nolako proiektuak ateratzen zaizkigun amaieran, baina lan egiteko gogoa behintzat ez da falta izango, ikusita zeinen gustura aritu diren saio osoan zehar. Animo neska-mutilak!





jueves, 23 de enero de 2020

Antzerkira goaz!

Gaurkoan Beñat Etxepare Antzokira gerturatu gara LH5 eta LH6 mailetako ikasleak Teatro Paraiso Antzerki taldeak gonbidatuta. Ordu eta erdi luzez datorren igandean estreinatuko duten antzezlana ikusi ahal izan dugu: "Úniko, tronutik kendutako printzea"


Hemen duzue antzezlanaren laburpena erakusten dizuen bideoa. Nahi izanez gero, gurasoei erakutsi diezaiekezue, euskaraz izan arren, gaztelerazko azpitituluak baititu:

viernes, 17 de enero de 2020

Izaki bizidunen arteko harremana

Izaki bizidunak ez gara bakarrik bizi, elkarrekin harremanetan baizik, era askotako elkarteetan banatuta. Harreman horren helburua edo finalitatea zein den kontutan hartuta, bi motako harremana izan daiteke:

  • Espezie bereko bizidunen arteko harremana.
  • Espezie desberdinetako bizidunen arteko harremana.

Hurrengo bideoan ikusi ahal izango duzue harreman bakoitzaren izena eta ezaugarri nagusiak. Betiko moduan, ikusi behar beste alditan ondo ulertu arte:

jueves, 16 de enero de 2020

Umandi ikastola: Koala hirukiak

Orain koalaren inguruan lan politak egiten hasi garela, oso ondo datorkigu Vitoria-Gasteizeko Umandi ikastolako Haur Hezkuntzako maskoten berri izatea: Dunko, Miko eta Mako.

Koalak dira, eta hona hemen dedikatu dizkieten kopla polit batzuk. Disfrutatu!



Eta orain Umandi ikastolako maskotak ezagutzen dituzuela, ikusi Haur Hezkuntzako 3 urteko ikasleek koalen inguruan egindako lana ikusi ahal izango duzue. Benetan, txalotzeko moduko lana, kontutan hartuta 3 urte baino ez dituztela. 


Txalo bero bat, neska-mutilak!

lunes, 13 de enero de 2020

Landareen nutrizio funtzioa: fotosintesia

Txanelako liburuan ikusi ahal izan dugun moduan, landareek (gainerako izaki bizidunek bezala) nutrizio funtzioa betetzen dute. Hauek beraien inguruko gai ez-organikoak kimikoki eraldatuz eta arnasketa eta iraizketaren bidez lortzen dituzte beharrezkoak dituzten mantenugaiak. Elikadura mota horri autotrofo deitzen zaio, eta landareek egiten duten prozesuari fotosintesia.

Ikusi ezazue hemen azpian dagoen bideoa behar beste alditan ulertu arte.

Zatikien arteko eragiketak (I): batuketa eta kenketa

Bigarren hiruhileko honetan, zenbaki hamartarren arteko eragiketekin amaitu dugula, zatikien arteko eragiketak ere landuko ditugu.

Zatikien arteko eragiketez aritzerako orduan, bi multzo egin ditzakegu:

  • Batuketak eta kenketak.
  • Biderketak eta zatiketa.

Lehen argitalpen honetan batuketa eta kenketa nola egiten den ikusiko duzue. Betiko moduan, ikus itzazue bideoak behar bezain beste alditan ondo ulertu arte.

ZATIKIEN ARTEKO BATUKETAK


ZATIKIEN ARTEKO KENKETA


viernes, 10 de enero de 2020

Magnet proiektua - Koala

Bigarren hiruhilabete honetan Magnet proiektuan lan egiten hasteko, animalia desberdinen ezagutza jorratuko dugu. Ikasmaila bakoitzak animalia desberdin bat landuko du, eta LH6 mailako ikasleei KOALA animalia suertatu zaigu.

Azkenaldian guztien ahotan dagoen animalia da, Australian gertatzen ari diren suteen ondorioz arriskuan aurkitzen baitira. Beraz, hasierako ariketa moduan, aurrezagutak lantzen ematen duguna, bideo hau ikusi dugu, ahotsik eta azalpenik gabe koalak erakusten dizkiguna:


Ondoren, goian aipatutako gertakizunen ondorioz horren ezagun egin den beste bideo hau ikusi dugu, ikasleen barrenak astintzeko. Bideoa ikusi ondoren, sentitutakoaren inguruan hitz egin dugu:


Eta amaitzeko lanean hasi gara. Talde kooperatiboan oinarrituta, orri birakariaren teknika erabilita, koalari buruz ezagutzen zutena idatzi dute ikasleek. Ondoren, guztien artean konpartitu dugu.

Horren ondoren, talde kooperatiboan arituta ere, jakintsuen egitura antolatu dugu: 6 talde egin ditugu eta bakoitzean koalaren inguruko informazio atal bat landu dute:

  • Definizioa.
  • Ezaugarri nagusiak.
  • Elikadura.
  • Ugalketa.
  • Bizilekua.
  • Beste datu batzuk.

Klaseko azken 10 minututan testu bat irakurri eta informazioa bereganatuta, berriro ere 3 taldetan banatu ditugu, atal bakoitzeko partaide batez osatutakoak, eta laburpen orri bat idatzi dute. Hona hemen ekintzaren zati honetako argazkiak. 




Lan izugarri ona egin duzue, neska-mutilak. Zorionak!

jueves, 9 de enero de 2020

Zenbaki hamartarren arteko eragiketak (II): zatiketa

Orain dela hilabete batzuk, ikasturtea hasi eta gutxira, zenbaki hamartarren arteko eragiketak gogoratu genituen. Orduan batuketa, kenketa eta biderketa nola egiten den ikusi ahal izan genuen. Hona hemen orduan argitaratu genuen posta.

Oraingo honetan, zenbaki hamartarrekin oinarrizko 4. eragiketa nola egiten den ikasi ahal izango dugu: zatiketa.

Ezer azaltzen hasi baino lehen, kontutan hartu beharko dugu zatiketan (kenketan bezala) ez dugula trukatze propietateaz disfrutatzen eta, beraz, zenbakien ordenak baduela garrantzirik. Hau horrela izanda, 3 motako zatiketak aurkitu ahal izango ditugu:

ZENBAKI HAMARTAR BAT ZENBAKI ARRUNT BATEZ ZATITZEA


ZENBAKI ARRUNT BAT ZENBAKI HAMARTAR BATEZ ZATITZEA


ZENBAKI HAMARTAR BAT ZENBAKI HAMARTAR BATEZ ZATITZEA


Ikusi hiru bideoak behar duzuen beste alditan eragiketa hauek nola egiten diren barneratu arte.