Bigarren hiruhilabete honetan Magnet proiektuan lan egiten hasteko, animalia desberdinen ezagutza jorratuko dugu. Ikasmaila bakoitzak animalia desberdin bat landuko du, eta LH6 mailako ikasleei KOALA animalia suertatu zaigu.
Azkenaldian guztien ahotan dagoen animalia da, Australian gertatzen ari diren suteen ondorioz arriskuan aurkitzen baitira. Beraz, hasierako ariketa moduan, aurrezagutak lantzen ematen duguna, bideo hau ikusi dugu, ahotsik eta azalpenik gabe koalak erakusten dizkiguna:
Ondoren, goian aipatutako gertakizunen ondorioz horren ezagun egin den beste bideo hau ikusi dugu, ikasleen barrenak astintzeko. Bideoa ikusi ondoren, sentitutakoaren inguruan hitz egin dugu:
Eta amaitzeko lanean hasi gara. Talde kooperatiboan oinarrituta, orri birakariaren teknika erabilita, koalari buruz ezagutzen zutena idatzi dute ikasleek. Ondoren, guztien artean konpartitu dugu.
Horren ondoren, talde kooperatiboan arituta ere, jakintsuen egitura antolatu dugu: 6 talde egin ditugu eta bakoitzean koalaren inguruko informazio atal bat landu dute:
- Definizioa.
- Ezaugarri nagusiak.
- Elikadura.
- Ugalketa.
- Bizilekua.
- Beste datu batzuk.
Klaseko azken 10 minututan testu bat irakurri eta informazioa bereganatuta, berriro ere 3 taldetan banatu ditugu, atal bakoitzeko partaide batez osatutakoak, eta laburpen orri bat idatzi dute. Hona hemen ekintzaren zati honetako argazkiak.
Lan izugarri ona egin duzue, neska-mutilak. Zorionak!



No hay comentarios:
Publicar un comentario