martes, 17 de marzo de 2020

MKT eta ZKH ZER DEN ETA NOLA KALKULATU IKAS DEZAGUN!


Erronka berriak hasteko prest?

MKT eta ZKH ZER DIREN ETA NOLA KALKULATU IKAS DEZAGUN!

Matematikaren munduan murgildu gaitezen eta ikas ditzagun gauza berriak. 
MKT eta ZKHren inguruan zeozer entzun duzue? Badakizue nola kalkulatu?

Jarraian duzuen bideoan, orain arte askorentzako ezezagun izan diren hitz hauen zenbait gako eta nola kalkukatzen den azaltzen dizkigu.

Bota begiradatxo bat eta zihur aski laster izango zaretela hitz hauen inguruko jakitun finak.




Horrez gain, beste bideo eta argazki usten dizkizuegu jarraian, zuen jakintza gehiago elikatzeko eta hazteko.










IZAN ZAITEZTE MKT ETA ZKH KALKULATZEN IKASLE FINAK!



GMAILEKO TUTORIAL AZKARRA


Kaixo ikasle maiteak!

Bizi ari garen egoera ikusita, ordenagailuetatik eta gmailetik komunikatzera behartuta ikusten gara. Hau errazteko asmoz, bideo txiki bat helarazten dizuegu hemen: Gmailaren inguruko azalpen batzuk ematen dituena.

Komenigarria da ikustea eta gauzak frogatzen joatea. Modu honetan, errezago izango da bai zuentzako bai guretzako ere.

Animo eta aurrera, lan ikaragarria egiten ari zarete eta. 

Egoera honek ere, gauza berriak eta aberasgarriak ikasteko aukera emango digu!




sábado, 14 de marzo de 2020

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN SIMULAZIOAN TREBATZEKO JARRAIBIDEAK




Badakizuenez, laster Ebaluazio Diagnostikoa froga burutu beharko dugu. Horregatik, sarean duzuen Simulazioarekin praktikatzea beharrezkoa da.

Etxetik bada ere... PRAKTIKATU ETA TREBATU GAITEZEN!



jueves, 6 de febrero de 2020

Ernalketa artifiziala

Txanelako 6. unitateko liburuan ikusi ahal izan dugunez, haurdun geratzeko modurik ohikoena sexu-harremanen ondorioz gertatutakoa izaten jarraitzen du. Hala eta guztiz ere, ikusi eta ikasi izan dugu badaudela modu desberdinak biziaren miraria gerta daiten. Beste batzuen artean ernalketa artifiziala.

Baina zertan datza ernalketa artifizialak? Emakumearen obulutegitik obuluak eskuratu ondoren, laborategi batean eta mikroskopio baten laguntzaz, espermatozoide bat ezarriko da hauetariko bakoitzaren barrualdean. 

Prozesu hau burutu ostean, obulua berriro ere emakumearen gorputzaren barrualdera bueltatuko da, baina kasu honetan haurdinaldirako goxo-goxo prestatu den umetokian kokatuko da, zorte apur batekin haurdunaldiari hasiera emanez eta, 9 hilabeteren buruan, gizaki berri bat (edo gehiego) mundura ekarriz.

Hona hemen prozesu horren bideoa:



Eta hona hemen haurdunaldi batean zehar emakume baten gorputza nola aldatzen doan erakusten digun time-lapse bat. 40 aste minutu erdi eskasean laburtuta:

miércoles, 29 de enero de 2020

LH5ekoen kontaketa

Aurreko baten bezala, gaurkoan LH5eko ikasleak etorri zaizkigu kontakizuna egiten. Ikasleek beraiek prestatutako ipuin bat kontatu digute. Hasiera baten urduri, baina gero eta hobeto egiten jarraitu dute eta baita modu bikain batean amaitu ere. Ipuinaren ostean, balearen inguruko informazioa eman digute, hauxe baita MAGNET proiektua lantzeko aukeratu duten animalia. Asko disfrutatu dugu zuen bisitarekin. Eskerrik asko!


martes, 28 de enero de 2020

Simetriekin jolasean

Plastikako orduan simetriekin lan egiten hasi gara. Apurka-apurka, maila errez batetatik abiatuta, zailtasun maila altuagoa duten irudiak marraztera helduko gara. Momentuz gehiago kontatu ezin dugun arren, bikoteka egindako proiektua izango da amaierako proiektua.

Baina dena ez da lana izango eta noizean behin, marraztearen plazer hutsagatik bada ere, ordenagailua erabili ahal izango duzue zuen kreazioak burutzeko.

Hona hemen simetria moduan marrazteko baliagarria izango zaizuen web orrialde bat: https://www.drawerings.com/

Sartu eta nabigatu, oso erreza eta intuitiboa baita bere erabilera. Askatasuna eman zuen irudimenari eta ia zer nolako arte lanak sortzeko kapazak zareten.


Zelula eukariotoak eta bere atalak

Zelula eukariotoak eta bere atalak azaltzen dizkigun bideo hau oso aproposa da. Gazteleraz dagoen arren, oso ondo ulertzen da eta baliagarri izango zaiguTxanelan lantzen ari garen gaian sakontzeko:

viernes, 24 de enero de 2020

MAGNET proiektua - Proiektuarrekin hasten

Gaurkoan bigarren hiruhilebete honetako lehen proiektuarekin hasi gara. Ikasmaila bakoitzak aukeratutako animaliaren inguruan Lap book bat sortu behar dugu. Hirugarren zikloko ikasgelei, gainera, Eskola 2.0 programaren barruan gaudenez ere, Lap book edo aurkezpen dijital baten artean aukeratzen utzi digute. Hau horrela, LH6ko bi ikasgeletan bi aukerak burutzea erabaki dugu: batzuek Lap booka sortuko dute eta beste batzuek aurkezpen dijitala.

Gaur lehen planifikazio eta zirriborroekin hasi gara. Ia zer nolako proiektuak ateratzen zaizkigun amaieran, baina lan egiteko gogoa behintzat ez da falta izango, ikusita zeinen gustura aritu diren saio osoan zehar. Animo neska-mutilak!





jueves, 23 de enero de 2020

Antzerkira goaz!

Gaurkoan Beñat Etxepare Antzokira gerturatu gara LH5 eta LH6 mailetako ikasleak Teatro Paraiso Antzerki taldeak gonbidatuta. Ordu eta erdi luzez datorren igandean estreinatuko duten antzezlana ikusi ahal izan dugu: "Úniko, tronutik kendutako printzea"


Hemen duzue antzezlanaren laburpena erakusten dizuen bideoa. Nahi izanez gero, gurasoei erakutsi diezaiekezue, euskaraz izan arren, gaztelerazko azpitituluak baititu:

viernes, 17 de enero de 2020

Izaki bizidunen arteko harremana

Izaki bizidunak ez gara bakarrik bizi, elkarrekin harremanetan baizik, era askotako elkarteetan banatuta. Harreman horren helburua edo finalitatea zein den kontutan hartuta, bi motako harremana izan daiteke:

  • Espezie bereko bizidunen arteko harremana.
  • Espezie desberdinetako bizidunen arteko harremana.

Hurrengo bideoan ikusi ahal izango duzue harreman bakoitzaren izena eta ezaugarri nagusiak. Betiko moduan, ikusi behar beste alditan ondo ulertu arte:

jueves, 16 de enero de 2020

Umandi ikastola: Koala hirukiak

Orain koalaren inguruan lan politak egiten hasi garela, oso ondo datorkigu Vitoria-Gasteizeko Umandi ikastolako Haur Hezkuntzako maskoten berri izatea: Dunko, Miko eta Mako.

Koalak dira, eta hona hemen dedikatu dizkieten kopla polit batzuk. Disfrutatu!



Eta orain Umandi ikastolako maskotak ezagutzen dituzuela, ikusi Haur Hezkuntzako 3 urteko ikasleek koalen inguruan egindako lana ikusi ahal izango duzue. Benetan, txalotzeko moduko lana, kontutan hartuta 3 urte baino ez dituztela. 


Txalo bero bat, neska-mutilak!

lunes, 13 de enero de 2020

Landareen nutrizio funtzioa: fotosintesia

Txanelako liburuan ikusi ahal izan dugun moduan, landareek (gainerako izaki bizidunek bezala) nutrizio funtzioa betetzen dute. Hauek beraien inguruko gai ez-organikoak kimikoki eraldatuz eta arnasketa eta iraizketaren bidez lortzen dituzte beharrezkoak dituzten mantenugaiak. Elikadura mota horri autotrofo deitzen zaio, eta landareek egiten duten prozesuari fotosintesia.

Ikusi ezazue hemen azpian dagoen bideoa behar beste alditan ulertu arte.