lunes, 16 de diciembre de 2019

Gabonetako emanaldia

Hasi gara entseguekin! Bi gelek, bai A zein B taldeko ikasleek, badute ia-ia prest euren koreografia Gabonetako emanaldirako. Kosta egin zaigu, ez goaz gezurrik esaten, baina esfortzu apur batekin, gogo ikaragarriaz eta horretarako trebezia duten ikasle batzuen laguntzaz, lortu izan dugu egunerako dantza dexente bat egitea.

Hona hemen lehen entseguetan ateratako argazki eta bideo batzuk. Ez zaitezte larritu, ez goaz bideoan bezain arin dantza egiten... 馃槄

6A taldekoen dantza osoa duen bideoa



6B taldekoen dantzaren argazki batzuk




viernes, 13 de diciembre de 2019

Asteko erronka - "Talo tailerra"

Datorren larunbata, abenduak 21, Santo Tomas eguna da eta egun horretarako 20 pertsonentzako talo tailer bat prestatzen ari gara. Tailerra egiteko 20 kilo arto-irin eramango dugu eta honela banatuko dugu:
  • Haurrei 3 kilo arto-irin emango zaie.
  • Emakume bakoitzari 2 kilo arto-irin.
  • Gizonezko bakoitzari arto-irin kilo erdi.
Gutxienez haur bat, emakume bat eta gizonezko bat daudela jakinda, eta arto-irin guztia erabili dugula sobera edo falta gabe, zenbat haur, emakume eta gizonezkok hartu dute parte?


OHARRA: erronka hau ondo erantzuten duen taldeak 10 puntu lortuko ditu. 

Los Adjetivos - "Grados del Adjetivo"



lunes, 9 de diciembre de 2019

Asteko erronka - "Kenken (2)"

Oraingo honetan apur bat zaildu egin dugu. Kokatu beharreko zenbatiak 1etik 5erakoak dira, eta eragiketetan biderketa ere sartu dugu. Animo!

Nola egiten zen gogoratzen ez baduzue, klikatu HEMEN eta berriro ere bideoa ikusi ondo ulertu arte.



OHARRA: Erronka hau zuzen erantzuteagatik, 5 puntu jasoko dituzue

martes, 3 de diciembre de 2019

Euskarazko filma eta telesailak

Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen gaudela aprobetxatuta, Blogean sarrera berezia izango dugu. Izan ere, gaurtik aurrera, eskuineko zutabean, euskarazko hainbat telesail eta filma dituen orrialderako lasterbidea aurkitu ahal izango baituzue. 

Irudi honen gainean klikatuz gero...


... ikaragarrizko filma eta telesail bilduma gordetzen dituen web orrialde batera eramango zaituztegu. Gustokoena aukeratu, gainean klikatu eta presta zaitezte euskaraz denbora tarte batez disfrutatzera. 

Animo neska-mutilak! Goztu euskararekin! Gozatu euskaraz!

Euskararen eguna 2019 - "Euskararen misterioa"

Zein da euskararen jatorria? Noiz jaio zen? Non hitz egiten zen? Galdera hau eta beste hainbat dokumental txiki honetan erantzuten saiatzen dira. Ikusi aditasunez eta saiatu sortu ahal zaizkizun duda guztiak gogoratzen, beste momenturen batean zure irakasleari galdetzeko. 

Euskaraz bizi eta euskaraz sentitu 365 egun!