lunes, 30 de septiembre de 2019

Zenbaki hamartarren arteko eragiketak (I): batuketa, kenketa eta biderketa

Matematikako ERAGIKETAK atalarekin hasi gara gaur. Ondo hasteko, aurreko iksaturtean ikasitako "Zenbaki hamartarren arteko eragiketak" lantzen hasi gara eta, badaezpada, hemen dituzue batuketa, kenketa eta biderkaketa nola egiten diren gogoratzen lagunduko dizuen bideo batzuk. Betiko moduan, ikusi behar bezain beste aldiz eta ekin lanari ondoren!

ZENBAKI HAMARTARREN ARTEKO BATUKETA ETA KENKETA

ZENBAKI HAMARTARREN ARTEKO BIDERKETA

El nombre: género y número

Aquí tenéis un vídeo que os servirá para afianzar lo visto en clase. Como siempre, podréis verlo tantas veces como creáis conveniente hasta haberlo entendido:

jueves, 26 de septiembre de 2019

Estratosferatik jauzi eginez

"2012ko urriaren 14an 39.000 metroko garaieratik erorketa librean jauzi egin eta hiru errekor berri gauzatu ditu: garaiera handieneko erorketa libreko jauzia (39.068 metroko garaieratik jauzi egin eta duela 52 urtetako 31.333 metroko garaieratik eginiriko jauziaren errekorra hautsiz), soinuaren abiaduran burututako lehenbiziko erorketa jauzia inongo laguntza mekanikorik erabili gabe burutzea (1173 km/orduko abiadura lortuz) eta lur zorutik urrunena burututako globo hegaldia (40.000 kilometroko garaiera gaindituz)." (iturria: Wikipedia)

Hona hemen jauzi horren bideoa; benetan beldurgarria:

Abentura liburuak

Jakin badakizue lehen unitate honetan sortu beharreko proiektua abenturazko kontakizun bat izan behar dela, nahi duzuen formatuan: ipuina, antzerkia, bertsoa, komikia... Hori dela eta, Irakurgaiak liburuan 4 libruren adibideak eman dizkizuegu; zaharrak baina oraindik ere ezagunak dira zuen adineko ikasleen artean. Hona hemen istorio horien bideo batzuk;



Pippi kaltzaluze (1945ean argitaratua) - Astrid Lindgren


Letagin zuri (1906an kapituluka argataratua) - Jack London


Oihaneko liburua (1894an argitaratua) - Rudyard Kipling

Los sustantivos: género y número

Mediante este vídeo podrás repasar y reforzar lo trabajado en el aula. Puedes verlo tantas veces como te haga falta hasta comprender la explicación:

martes, 24 de septiembre de 2019

Kontinenteen jitoa

Hona hemen ikasgelan ikusitako bideoa. Behar bezain beste alditan ikusi teoria hau ondo ulertu arte:


lunes, 23 de septiembre de 2019

Agudas, llanas y esdrújulas

Observa este vídeo para afianzar lo aprendido en el aula. Puedes verlo tantas veces como sea necesario hasta que llegues a comprender todo correctamente:

viernes, 20 de septiembre de 2019

viernes, 13 de septiembre de 2019

Lehen astea

Jadanik bukatu dugu lehen astea. Elkar ezagutzeko ariketak eta ekintzak burutu ditugu, baita jolasen bat ere. Etekin handia atera diogu, dibertitu gara, eta lasaitasunez hartu ditugu egin beharreko guztiak. Baina jadank amaitu da kontaktua hartzeko epea. Astelehenetik aurrera gogor ekingo diogu ikasturteari. Dagozkigun gaiak lantzen hasiko gara eta gure ikastolako azken ikasturteari aurre egingo diogu. Azken txanpa DBHra jauzi egin arte. Animo neska-mutilak!

lunes, 9 de septiembre de 2019

Ikasturte hasiera

Irailak 9. Goizeko 9:30ak. Txirrinak jo eta abiatu gara eskaileretan gora. Ikasturte berria hasi dugu, ikastolan emango dugun azkenekoa (espero dugu 😌...). Urrak gurekin jarraituko du, baina Asier ez da aurten gurekin egongo. Hala eta guztiz ere irakasle berriarekin ere ondo moldatuko garela ziur gaude.

Gaurkoan, betiko moduan, hasierako aurkezpenak eta jolasak egin ditugu. Bai gelan, baita jolastokian ere: izarra, altxorraren bila, baloi errea... Dibertigarria izan da.  Espero dugu bihartik aurrera ere horrela jarraitzea!