Jadanik bukatu dugu lehen astea. Elkar ezagutzeko ariketak eta ekintzak burutu ditugu, baita jolasen bat ere. Etekin handia atera diogu, dibertitu gara, eta lasaitasunez hartu ditugu egin beharreko guztiak. Baina jadank amaitu da kontaktua hartzeko epea. Astelehenetik aurrera gogor ekingo diogu ikasturteari. Dagozkigun gaiak lantzen hasiko gara eta gure ikastolako azken ikasturteari aurre egingo diogu. Azken txanpa DBHra jauzi egin arte. Animo neska-mutilak!
No hay comentarios:
Publicar un comentario