Irailak 9. Goizeko 9:30ak. Txirrinak jo eta abiatu gara eskaileretan gora. Ikasturte berria hasi dugu, ikastolan emango dugun azkenekoa (espero dugu 😌...). Urrak gurekin jarraituko du, baina Asier ez da aurten gurekin egongo. Hala eta guztiz ere irakasle berriarekin ere ondo moldatuko garela ziur gaude.
Gaurkoan, betiko moduan, hasierako aurkezpenak eta jolasak egin ditugu. Bai gelan, baita jolastokian ere: izarra, altxorraren bila, baloi errea... Dibertigarria izan da. Espero dugu bihartik aurrera ere horrela jarraitzea!
No hay comentarios:
Publicar un comentario