viernes, 29 de noviembre de 2019

MAGNET "Enpatia" - Azken saioa

Gaurkoan 4. eta azken saioa izan dugu "Gorputzaldiak - Enpatia" lantzen egon garena. Saio osoan zehar aurreko 3 saioetan ikusitakoaren laburpen bat egin dugu, bai beroketan zein ekintza nagusietan.

Azken ekintza moduan dantza baten prestaketa izan dugu. Ikasleei, nahi zuten moduan taldetan antolatuta, 15 minutu eman dizkiegu koreografia txiki bat prestatu ahal izateko. Ondoren, ikaskideen aurrean, prestatutako dantza burutu dute, eta... baita ondo burutu ere! 

Emaitza polita izan da. Hona hemen talde batzuek prestatutakoaren bideoak:








No hay comentarios:

Publicar un comentario