viernes, 8 de noviembre de 2019

Filma bat sortzen - Aurkezpena

Aurten, 2019-2020 ikasturte honetan, Barrutia Ikastolako ikasle, irakasle eta bere hezkuntza komunitatearen parte garen guztiok MAGNET izeneko proiektu batean parte hartzeko aukera izan dugu. 
Proiektuaren xedea familientzako erakargaria den kalitatezko hezkuntza proiektu baten eraketa da, ikasleen arrakasta akademikoan lagunduko diguna eta gure zonaldeko ikastetxe erreferente bihurtuko gaituena. Baina ibilbide hau ez dugu bakarrik egingo; luxuzko bazkide baten laguntza izango dugu: ARTIUM museoa.

Hau, egingo ditugun hainbat ekintzen arteko bat baino ez da izango, baina ikasleei ikaragarrizko ilusioa egin die eta beraien denbora libreari uko egiteko prest aurkeztu dira proiektu hau aurrera ateratzeko asmotan. Hori dela eta, ESKERRIK ASKO!

Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailetako ikasleek egin dute, gela bakoitzeko bikote bat. Gure kasuan Chiek (LH6A), Islane (LH6A), Jon (LH6B) eta Hiba (LH6B) izan dira parte hartzaileak.

Blog honetan, pixkanaka-pixkanaka pelikulak ematen dituen aurrerapausuen berri ematen joango gatzaizkizue. Adi egon "pelikula" esteka duten mezuei, bertan jarriko baitzaituztegu egiten diren aportazio berriekin egunean.

Momentuz, disfruta egizue lehen pausuekin egindako argazkiak ikusten. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario