Aurten ere, aurreko iksturtean bezala pare bat egunez baloiak alde batera utzi eta hainbat jolasek ikastolako jolastokia beteko dute: malabareak, palak, zankoak, dantzak, baloi erraldoiak...
Hasiera batean ematen zuen ez zuela arrakasta handirik izan behar, baina beharrezkoa zen materiala atera bezain pronto, korrotxoak egiten hasi ziren, material guztia kutxetatik atera eta martxan jarri ziren ikastolako ikasle guztiak, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik seigarren mailara.
Datorren ostegunean berriro ere edukiko dugu jolasekin aritzeko aukera, oraingoan 5. mailako ikasleak izango dira jolasak antolatzearen arduradunak, gaurkoan 6. mailakoak izan diren moduan. Desiatzen gaude berriro ere horren ondo pasatzea!

No hay comentarios:
Publicar un comentario