martes, 1 de octubre de 2019

Eragile geomorfikoak: tsunamia

Itsasikara baten edo kostaldetik gertu gertatzen den lurrikara baten ondorioz, sarri gertatu ohi da TSUNAMI izeneko olatu erraldoiak sortu eta kostaldera heltzea, beraien bidean aurkitzen duten guztia suntsituaz. 
Baina ez dira pelikuletan ikusi edo gure irudimenean sortzen ditugun olatu erraldoien modukoak: askotan ez dira ikaragarri handiak ere, baina mugitzen duten ur kopurua ikaragarri indartsua da; hori dela eta, suntsitzeko gaitasuna beste edozein hondamendi natural baino askoz ere kontrolaezinagoa eta suntsikorragoa da. 

Hona hemen ordenagailuz sortutako irudiak, Tsunami batek sorrera eta lurra ikutzen duenean sortzen duen hondamendia irudikatzen duena:


Eta hemen 2011. urtean Japoneko kostaldean gertatutako lurrikara baten ondorioz jasandako Tsunamiaren benetako irudiak. Ikaragarria zeinen errez gainditzen dituen bidean topatzen dituen "oztopo" guztiak. Harrigarria!





Japonen gertatutako hondamendiari buruzko informazio sakon eta teknikoagoa jaso nahi baduzue, klikatu HEMEN eta ikusi hurrengo bideoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario