- Hasteko, 3 osagai eman behar dira geiser bat guk ikusten dugun moduan funtziona dezan:
- Ur hotzezko iturri bat. Lur azpiko ura zein gainazaleko ura izan daiteke, erupzio baten ondoren geiserra berriz urez beteko duena.
- Bero iturri bat. Ez da laba edo harri urtua, baizik eta irakin-puntutik gorako ur beroa.
- Lur azpia eta gainazala komunikatzen duen hutsune multzoa, aurreko biak kontaktuan jarriko dituena.
- Ur hotza eta ur beroak lur azpian dagoen hutsunea betetzen doaz apurka apurka. Erabat beteta dagoenean, ur beroak ur hotzak baino indar gehiago izango du, eta pixkanaka-pixkanaka ura irakin puntura helduko da (100º C)
- Ura irakiten hasten denean geroz eta burbuila handiagoak sortuaz joango dira, lur azpiko hutsunaren presioa geroz eta handiagoa bihurtzen.
- Presioa lur azpiko hutsunearentzat jasanezina denean, lur azpitik erupzioa sortuko da, hutsunean zegoen ur gehiena ur eta lurrun moduan kanporatuaz, eta berriro ere ziklo guztia hasierara bueltatuaz.
Hona hemen Islandiako Haukadalur haranean bideo super-geldoan hartutako irudiak. Izugarria benetan! Disfrutatu ezazue segundu bakoitza!
No hay comentarios:
Publicar un comentario