viernes, 18 de octubre de 2019

MAGNET proiektua: "Enpatia"

Gaur bigarren ostiralez jarraian MAGNET proiektuan aritu gara gaurko arratsaldean Gaurkoan gelan, taldean, ekintza desberdinak landu ditugu enpatiaren inguruan.

Gizapediaren hitzetan, "Enpatia (antzinako grezierazko empatheia hitzetik, "min, pairamen", jatorrian em eta pathos hitzetatik, "barruan sentitu" literalki) beste pertsona baten sentimendu, pentsamendu eta esperientziak ulertu edo bizitzea eta horretarako pertsona batek duen berezko ahalmena da."

Eta hau lortzeko saioan zehar 3 ariketa egin ditugu:

- Lehenengoan, beroketa modura erabili duguna, gelan sortu dugun espazio hutsean norberak nahi zuen eran mugitzeko aukera izan dugu, musikak lagunduta buruak eskatzen zigun gorputz-mugimenduak eginaz. Minutu batzuk emanda, taldeak kide bakoitzak proposatzen zuena behatu eta beraiekin batera, aldi berean, egiten saiatuko gara.


- Bigarren ekintza batean, "Ukitze puntuak" izenekoa, mugimenduan jarraitzen dugun bitartean, momentu jakin batean irakasleak 1, 2, 3 edo 4 zenbakiak esatean, bakoitzak esandako zenbakien besteko pertsonak ukitzen saiatu da, eta berriro ere ibiltzen hasi baino lehen postura horretan segundu batzuez geratu.

- Hirugarren ekintza "Ispiluarena" izan da; bikoteka, bata bestearen aurrean jarrita, bata pertsoan izan da eta bestea ispilua; pertsonak egin dituen mugimenduak isladatu behar izan ditu ispiluak. Denbora batez aritu ostean, rolak trukatu dituzte eta pertsona zanak ispiluaren papera hartu du, eta alderantziz.



Ekintzak amaitutakoan, lurrean eserita eta taldean, hausnarketa bat egin dugu, norberak ekintza debserdinetan sentitu duenaz hitz eginda: zein ekintzatan sentitu diren eroso, zeinetan ez horrenbeste...

No hay comentarios:

Publicar un comentario