martes, 8 de octubre de 2019

Talde malguak; lan eraginkorragoa

Gaurkoan talde malguetan lan egiten hasi gara. Horretarako ikasgai batzuetan taldeak talde txikiagoetan banatuko dugu eta, Isaaken laguntzaz, 6. mailako tutoreok modu egoki eta zuzenago batean landu eta erantzun ahal izango ditugu gelan sor litezken behar eta zereginak.

Gaurkoan Gaztelania eta Euskarako saioak landu ditugu modu berri hoentan, baina astean zehar Matematika, Irakurketa bikoteka, Buruketak... ere modu eraginkorrago honetan landu ahal izango ditugu.

Tutore eta irakasleon ustez oso onuragarria izango da guztiontzat, baina beti ere ikasleen laguntza baldin badugu. Lagunduko gaituzue?


Gaztelanian 6.B-ko ikasleak gela berrian egon dira lanean, zintzo eta arduratsu.


Euskarako orduan hilabete honetan egin behar ditugun esposaketak prestatzen egon gara Txanelan lantzen ari garen gaiaren inguruan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario