Lur planeta osatzen duten plaken mugimenduaren ondorioz lurzorua moldatu egin daiteke. Gertatzen den lekua osatzen duen materialaren arabera ondorio bat edo beste gerta daiteke:
- Materiala malgua izanez gero, lurzorua tolestu eta itxura aldatuko du, mendiak edo haranak sortuta. Hauek TOLESDURAK izango dira.
- Materiala zurruna eta gogorra izanez gero, ordea, lurzorua puskatu egingo da. Kasu honetan FAILAK sortzen direla esango dugu.
Hona hemen prozesu guzti hau azaltzen duen bideo osagarria. Ikusi behar beste aldiz dena ondo ulertu arte:
No hay comentarios:
Publicar un comentario